Bizipoza elkartea irabazi asmorik gabeko gizartegintza egitasmoa da. Bere xedea da izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea. Eta horren baitan Mundu berri bat guztientzat proiektua aurkeztu zuten ilbeltzaren 23an. Proiektua Bizipoza elkartea osatzen duten 11 elkarteendako ekoiztutako lana da. Haien artean dago Biak Bat elkarte altsasuarra. Eta 11 elkarte horiekin batera 34 euskal sortzaile elkarlanean aritu dira. Emaitza? 12 abestiz eta 11 bideoklipez osatutako CDa eta DVDa aurkituko dituzue. Horiek liburuxka batekin batera daude salgai.
Elkarteen eta euskal kultur sortzaileak elkarlanean jarri ziren Bizipozaren bidez eta, horrela, elkarteen kantu eta bideoklipak sortu zituzten. Horretarako oinarria elkarte bakoitzaren egunerokoan lantzen dituzten gaiak eta haien errealitateak eman dute. Sortzaileek horiei buruzko abestiak eta bideoklipak sortu dituzte. Horrela, elkarte bakoitzaren mezua musika, hitza eta irudiaren bidez gizarteratzeko modua izan dute.
Biak Bat elkartea
Altsasun 2011n sortzen zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Helburua, Animaliek lagundutako esku-hartzeen bidez, aniztasun funtzionala duten edo zailtasun sozialean dauden pertsonen ongizatea hobetzea da.
Bizipozaren proiektuan Biak Baten kantuak Amigo izenburua du. Abestiaren musika Xabier Zabalarena da eta hitzak Leire Bilbao Barruetabeñarenak dira. Azken horiei ahotsa Anabel Arraizak eta Mikel Urdangarin Abasolok jarri diete.