Errepresioaren kontrako Ospa! mugimenduak bat eginen du Torturen kontrako egunarekin. Horregatik, biharko egitaraua prestatu du. Alde batetik, torturak pairatu dituzten altsasuarren hitzaldia izanen da Gure Etxea eraikinean 11:00etan. Bertan “torturaren funtzioaz, historiaz zein gaurkotasunaz hausnartuko” dute. Hitzaldiaren ondoren, Torturaren aurrean memoria, antolakuntza eta borroka leloa duen kontzentrazioa eginen dute Foru plazan, 13:00etan.