Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak zehaztu moduan, asteburuan senior mailako aurkaritza kirolen kategoria autonomikoak hasiko dira. Saskibaloiaren kasuan, gizonezkoen senior mailako 1.eta 2. maila autonomikoak eta emakumezkoen senior maila hasiko dira. Altsasuko CBASK saskibaloi taldeko CBASK-IFUEL taldeak Senior mailako 2. maila autonomikoan jokatuko du Aranguren Mutilbasketa, Navarro Villoslada, Mendillorri Egues, Gazte Berriak, Noain, Berriozar eta Liceo Monjardin taldeekin. Larunbatean, 1. jardunaldian, CBASK-IFUEL taldeak Liceo Monjardin hartuko du Zelandin, 16:00etan hasiko den partidan. Liga hasteko gogotsu daude CBASK-eko senior mailakoak eta zaleei partidara gerturatzeko gonbita luzatu diete, 100 ikuslek jarraitu ahal izango dutelako partida.
Bi ordu beranduago CBASK-Jatormanek San Ignacio izango du aurkari larunbatean Zelandin
Autonomia Arteko 2. Mailan dabilen CBASK-Jatormen taldeak Iruñeko San Ignacio taldearen kontra jokatuko du larunbatean, 18:00etan, Zelandi kiroldegian. Berez Errioxako talde baten kontra aritzea baitzegokion talde altsasuarrari, baina mugak itxita daudenez partida ezingo da jokatu eta horren ordez San Ignacio talde nafarraren kontrako partida aurreratzea lortu dute. Zaleak Zelandira gerturatzera animatu dituzte, oso giro polita sortzeaz gain, zaleen animoak jasotzeak taldea laguntzen duelako.