Gatazkak konpontzen ikasteko ikastaroa

Gazte guneko sarrera.

Gazteei zuzenduta, hilaren 28ra arte eman daiteke izena 012 doako telefonora hots eginez.

Altsasuko Udaleko Gazteria Zerbitzuak gatazken konponketa izeneko ikastaroa antolatu du. Martxoaren 6an eta 13an, larunbatetan izanen da, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta interesa duenak 012 doako telefonora hots egin dezake izena emateko. Horretarako epea hilaren 28ra arte dago zabalik. Izena emateko 12 euro pagatu behar dira.  Prestakuntza jasotzen dutenek akaberan ziurtagiria jasoko du. 

Gazteria Zerbitzuak jakinarazi du plazak mugatuak direla. Bakarren batek informazio gehiago nahi izanez gero zerbitzura jo dezake: intxostiapunta@altsasu.net, 948 564 785 edo 607 617 778 (whatsappez ere).