"Orainarteko erreformak ideia neoliberaletan oinarritu dira"

Guaixe 2021ko ots. 15a, 11:10

Pentsioen sistema publikoaren defentsan 150 pertsonak manifestazioa egin zuten larunbatean. Sasoiak eta Sakanako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Adinekoen Koordinakundeak deituta, Toledoko Itunaren gomendioak salatu zituzten, erreforma berriei atea zabalduko dietelako. Pentsio duinak, bidezkoak eta nahikoak izateko, pentsiodunen mugimenduarekin hitz egiteko eskatu zuten.