Pentsio duinen aldeko kanta

Sakanako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Adinekoen Koordinakundeko kide batek Mendizaleak aurrera kantuko Joseba Zubimendi Martiarenaren letra egokitu du pentsio duinen aldeko aldarrikapena zabaltzeko. 

Pentsionistak aurrera 

Pentsionistak aurrera
Goazen guztiok kalera
Bizitza duina lortzera
Tralarala, traralara  (guztia errepikatu)

Aupa goazen, zahar eta gazte, etorkizuna argitzera, 
zaintza lana goratzea, elkartasuna ereitea
naturarekin orekan, tralarala, laralara
Naturarekin orekan. 

Hemengoak eta hangoak, gizon eta emakumeak
Berdintasuna zutoina… askatasuna ospatu elkarrekin.