Krosa

Dantzaleku, krosaren festa handia

Guaixe 2021ko ots. 15a, 14:36

Eguzkia lagun eta osasun neurriak beteta, 34. Altsasuko Krosa oso arrakastatsua izan zen. Guztira, 700 korrikalari inguruk hartu zuten parte

Nafarroako Kros Luzeko txapeldunak Javier Nagore eta Alicia Carrera izan ziren, eta Israel Arbizu eta Izaskun Beunza lehen sakandarrak. Proba herrikoian Abdelkader Louaar eta Haizea Ramirez de Alda altsasuarra gailendu ziren, eta korrikalari sakandarrek maila polita eman zuten. Nafar Kirol Jolasetan Dantzaleku Sakana taldekoak oso ongi ibili ziren. 10 urtez azpiko mailan Dantzalekuko emakumeak gailendu ziren, eta 12 urtez azpikoan Dantzalekuko mutilak txapeldunordeak izan ziren. Etorkizuna badago.