Foruzaingoak jakinarazi duenez, COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurriak urratzeagatik 40 salaketa jarri zituen Etxarri Aranatzen larunbatean. Foruzainek azaldu dutenez, musukoak ez janzteagatik, seiko taldeetan baino gehiago egoteagatik eta etxeratze agindua ez betetzeagatik jarri dituzte salaketak. Salatuek basoan egin zuten kale edana. Hartan parte hartu zutenak igandean basora bueltatu eta dena garbitu zuten.