Altsasuko Udalak nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak bultzatzeko 6.000 euro eman zituen joan den urtean. Beste 6.282,09 euroak irabazi asmorik gabeko elkarteen artean banatu zituen. Dirua banatzeko dagokion deialdia egin zuen udalak.
| Altsasuko Udalak banatutako laguntzak | |
| Erakundea | Kopurua |
| Agua de Coco fundazioa | 816,33 |
| Bonal fundazioa | 734,69 |
| ANARASD | 795,92 |
| Rode fundazioa | 816,33 |
| El Salvador Elkartasuna | 877,55 |
| Nuevos Caminos elkartea | 673,47 |
| Mugarik Gabeko Arkitektoak | 673,47 |
| Mugarik Gabe Nafarroa | 612,24 |
| Irabazi asmorik gabeko elkarteen artean banatutako laguntzak | |
| Erakundea | Kopurua |
| Nafarroako Esklerosi Anizkoitza Elkartea | 2.525,37 |
| Asorna, Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea | 1.500 |
| Biak Bat elkartea | 2.256,72 |