Astelehenaz geroztik Lleidako Ponent espetxean zigorra betetzen ari da Pablo Hasel rap kantari katalana. “Terrorismoari gorazarre” eta “Koroari eta Estatuko erakundeei irain” egin izana egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi hilabeteko espetxe zigorra, sei urteko inhabilitazioa eta ia 30.000 euroko isuna ezarri zizkion. Kantariaren espetxeratzearen kontra mobilizazioak egin dira eta gehiago izanen dira hurrengo egunetan. Horietako bat bihar Altsasun eginen da, Foru plazan, 13:00etan. Bilkurak honako leloa du: Pablo Hasel askatu. Demokrazia burgesaren aurrean proletalgoaren askatasunak defendatu. Amnistia.