Duatloia

Altsasuko Duatloi Kros arrakastatsuak utzitako irudiak

Maider Betelu Ganboa 2021ko ots. 22a, 14:15

Eguraldiak eutsi zuen eta duatloi festa ederraz gozatzeko aukera izan zen atzo Dantzalekun. Mikel Astizek eta Idoia Erasok nagusitasun handiz irabazi zuten 1. Altsasuko Duatloi Krosa, Nafarroako Duatloi Kros Txapelketa izan zena.

Erreleboetan 30 bikote lehiatu ziren eta Tomas Guirado eta Ivan Sobredo izan ziren lehen sakandarrak, helmugan laugarrenak. Emakumezkoetan Leire Estarriaga etxarriarra eta Ines Moreno gailendu ziren. Nafar Kirol Jolasekin abiatu zen txapelketa eta Hegoi Lakuntza altsasuarra eta Jennifer Lopez-Roso gailendu ziren.