Pilota

Udane Vergara eta Sonia Alonso Nafarroako txapeldunak

Guaixe 2021ko ots. 25a, 14:00
Udane Vergara eta Sonia Alonso txapelekin, alboan Goizuetako Zabaleta eta Eskudero eta Nafarroako Pilota Federazioko ordezkariak dituztela. Argazkia: Utzita.

Pilotajaukuko bikoak 22 eta 9 irabazi zion Goizuetako Umore Ona taldeko Zabaleta eta Eskudero bikoari

Larunbatean Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen 2. Mailako Binakako Txapelketako finala jokatu zen Iruñeko Labrit pilotalekuan. Goizuetako Umore Ona taldeko Ainhoa Zabaletaren eta Maria Eskuderoren kontra aritu ziren Altsasuko Pilotajaukuko Unane Vergara eta Sonia Alonso. Aipatzekoa da altsasuarrak hasieratik hartu zutela aginte makila; argi eta garbi gailendu ziren finalean, 22 eta 9 irabazi baitzieten goizuetarrei. Beraz, Vergarak eta Alonsok Nafarroako 2. mailako txapela jantzi dute, meritu handiz. Larunbateko inala ikusgai dago Nafarroako Euskal Pilota Federazioko Facebook orrialdean.

Honakoa denboraldi bikaina izaten ari da Sonia Alonsorendako, altsasuarrak abenduan Nafarroako Kluben Arteko Emakumezkoen 2. mailako Banakako txapelketa irabazi baitzuen, Oberenako Garazi Lasari 18 eta 9 irabazi eta gero. Orain, binakako txapela lortu du Udane Vergararekin. Pilotajaukuko emakumeak indartsu hasi direla, ez dago ukatzerik.