Euskaraldia batzordeak bilera deitu du

Guaixe 2021ko ots. 25a, 19:36
Txaparik gabe ere euskararen erabilera handitzeko ariketa egin daiteke.

Bihar, 19:00etan, Gure Etxea eraikinean.

Harremanak euskaraz edo elebitan eginez, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskara erdigunean jartzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Udazken akaberan egin zen bigarren edizioa, eta hirugarrena iritsi aurretik Altsasuko Euskaraldia Batzordea lanean jarri da. Hurrengo ariketa iritsi bitartean altsasuarren artean euskararen erabilera sustatzeko zer egin daitekeen aztertzeko bilduko dira bihar. Euskaltzale guztiei parte hartzera gonbidatu dituzte. Eta, aldi berean, altsasuarrak Euskaraldiko leloan praktikan jartzera animatu dituzte: euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.