Futbola

Berdinketarekin mustu du denboraldia Altsasuk

Guaixe 2021ko mar. 1a, 12:40

Altsasukoek talde argazkia atera zuten atzo. Argazkia: Altsasu Kirol Elkartea.

Erregional maila. 5. multzoa. Altsasu 2 – Liceo Monjardin 2

Altsasuk Liceo Monjardin hartu zuen igandean Dantzalekun, eta ia urte bat jokatu gabe egon ondoren, erregional maila gogoz mustu zuen. Bi taldeek luze jokatu zuten, ez zuten apenas jokaldi landurik egin, baina Altsasuk gol aukera gehiago sortu zituen. Liceokoei lapurtutako baloia bikain erdiratu eta horrela iritsi zen Morrasen gola, Altsasuko markagailua mustu zuena. Baina berehala bana berdindu zuen Liceok. Kontraerasoan bigarren gola sartu zuten Iruñekoek, baina Altsasuk ez zuen behera egin, eta 91. minutuan bina berdintzea lortu zuen Imanolek, garaipen zaporea izan zuena. 

Erregional mailako 5. multzoko liderra Gazte Berriak da (3 puntu). Altsasu 4. ostuan dago (puntu bat). Datorren jardunaldian sailkapenean azkena den Berriozarren kontra jokatuko du Altsasuk.