Nafarroako Liburutegiaren 150. urteurrena ospatzeko erakusketa

Guaixe 2021ko mar. 4a, 11:09
'Liburu eremua, eremu librea' erakusketaren aurkezpena Iruñean. NAF. GOB.

'Liburu eremua, eremu librea' erakusketa mustuko dute bihar, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean. Erakusketa ibiltariaren lehenengo gelditokia izanen da Altsasun, bertan sortu baitzen lehenengo udal liburutegia 1930ko hamarkadan. 

Nafarroako Liburutegiak 150 urte bete ditu eta Nafarroako Liburutegi Publikoen sareak 70 urte, beraz, bi urteurren bereziak ospatzeko Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareak Liburu eremua, eremu librea erakusketa mustu zuen 2020. urteuaren amaieran. Nafarroako Liburutegian egon ondoren, Nafarroako liburutegien historia azaltzen duen erakusketa hainbat herritan egonen da. Lehenengo gelditokia Altsasun eginen du eta bihar, martxoaren 5, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean mustuko dute. Jaione Vicente erakusketaren komisarioak bisita gidatua eginen du. Erakusketa apirilaren 23ra arte, liburuaren egunera arte, egonen da Altsasun. 

Erakusketak iraun bitartean ikastetxetako haurrek bisitak eginen dituzte Marisa Serranoren eta Ines Bengoaren eskutik. Gainera, Liburu bat egingo dut tailerra eginen da ere Editargi Nafarroako Editore Independienteen elkartearekin batera.