Futbola

Altsasuk ez zuen Berriozartik punturik ekarri

Guaixe 2021ko mar. 8a, 12:20

Erregional maila. 5. multzoa: Berriozar 3 – Altsasu 2

Berriozarren jokatutako partidan Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, bigarren minutuan Guisadok sartutako gol ikusgarriari esker, baina Berriozarrek ez zuen behera egin eta 34. minutuan berdintzea eta hiru minutu beranduago 2 eta 1 aurreratzea lortu zuen. Bigarren zatian partida ixtera atera ziren Berriozarkoak, errenta gehiago lortzera, eta hirugarren gola sartzea lortu zuten. Hala ere, Altsasuk ez zuen etsi eta inork gutxi espero zuenean Verak altsasuarren bigarrena egin zuen. Azken tarte horretan partida berdintzen saiatu zen Altsasu, baina ezin izan zuten asmoa bete. 

Gazte Berriak da erregional mailako 5. multzoko liderra (6 puntu) eta Altsasu 7. postuan dago, puntu batekin. Asteburuan Altsasuk punturik gabe sailkapenean 8.a den eta arerio zuzena den Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartuko du Dantzalekun.