Oholtzaren azterketa

Guaixe 2021ko mar. 12a, 09:11

Altsasuko Musika eta Dantza eskolako ikasleen emanaldi bat. ARTXIBOA

Martxoan zehar Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldiak izanen dira: etzi, igandea, 12:30ean, dantza ikasleek 'Gure doinuak' emanaldia eskainiko dute eta astelehenean, 19:30ean, eskolako ikasle helduen kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean

Musika eta dantza jendearen aurrean erakusteko ikasten dira. Musika eta dantza eskolaren pedagogia proiektuaren barruan, beraz, ikasleen emanaldia daude, oholtzaren gainean aritzen ikasketen parte baitira. Hortaz, martxoan zehar Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasleen zenbait emanaldi izanen dira. Etzi, martxoak 14, igandea, 12:30ean, dantza ikasleen 'Gure doinuak' ikuskizuna izanen da eta astelehenean, martxoak 15, 19:30ean, musika ikasle helduen kontzertua izanen da. Martxoaren 20an eta 21ean dantza ikasleen bi emanaldi izanen dira: martxoaren 20an, larunbata, 18:00etan, Hemen gaude eginen dute eta igandean, 12:30ean, Sustraiak ikuskizuna. Emanaldi guztiak Iortia kultur gunean izanen dira eta dagoeneko sarrerak eros daitezke euro baten truke.