Mauka artean

Guaixe 2021ko mar. 11a, 18:47

Beherapenen errematea egin zuten ostiralean eta larunbatean oinetako eta arropa dendek.

Altsasuko Dendarien Elkarteko (ADE) hainbat dendek merkealdiko azken bultzada eman zioten asteburuan. Irailean ere gauza bera egin zuten, beraien arropak eta oinetakoak kalera, denden parera, atera zituzten eta mauka ederrak, beherapen handiak, opatzeko aukera izan zuten herritarrek. Asko izan ziren denden parean gelditu eta arropak edo oinetakoak begira gelditu zirenak. Deskontu handiak eskainiz, biltegiak hustearekin batera, ADEko kideek herriko kaleei bizitasuna eman nahi izan zieten. Izandako erantzunarekin “pozik” daude dendariak. Hurrengo ediziotarako ideia aztertzen ari dira. Bestalde, udalak emandako laguntza eskertu dute.