Futbola

Altsasuk denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxean

Guaixe 2021ko mar. 15a, 13:00

Erregional maila. 3. jardunaldia: Altsasu 4 – Beti Kozkor 1

Erregional mailan Altsasuk Lekunberriko Beti Kozkor taldea hartu zuen atzo Dantzalekun. Gauzak ez ziren ongi hasi talde altsasuarrarendako, 2. minutuan Unaik Beti Kozkor aurreratu baitzuen, baina Altsasuk ongi erantzun zuen eta 10. minuturako Imanolek bana berdintzea lortu zuten, izkinako jaurtiketa baten ondoren. Bigarren taldean iritsi zen altsasuarren gol festa. Aitorrek, Imanolek eta Beñatek borobildutako jokaldi bikainei esker, 4 eta 1 gailendu zen Altsasu, denboraldiko euren lehen garaipena lortuz. Ongi jokatu zuen Altsasuk eta guztiz merezitako garaipena izan zen. 

Gazte Berriak taldea da erregional mailako 5. multzoko liderra (9 puntu). Altsasu 5. postuan dago (4 puntu). Datorren jardunaldian sailkapenean bigarren den Arrotxapea taldearen kontra jokatuko du Altsasuk, Iruñean.