Kutxi Romero akustikoan

Guaixe 2021ko mar. 16a, 09:32

Kontzertu akustikoa eskainiko dute ostiralean, martxoaren 19an, Iortia kultur gunean. Bi emanaldi egonen dira: 17:30ean eta 19:00etan. Lehenengo emanaldirako sarrerak gelditzen dira. 

Kutxi Romero abeslariak Juanito Lorente eta El Pete gitarra joleekin batera kontzertu akustikoa eskainiko dute ostiralean, hilaren 19an, Iortia kultur gunean. Bi emanaldi egonen dira, 19:00etako emanaldiko sarrerak laster agortu ondoren. Hortaz, 17:30ean bigarren emanaldi bat eskainiko dutela jakinarazi du Iortia kultur gunean. Dagoeneko sarrerak salgai daude 12 eurotan. 

Kutxi Romerok Marea taldearen atsedena kontzertu intimoagoak egiteko baliatu du. No soy nadie bakarkako diskoa aurkeztuko du, baita Marearen eta miresten dituen abeslarien kanten bertsioak eskainiko ditu ere.