Futbola

Altsasuk ezin izan zuen punturik lortu Arrotxapearen kontrako partida borrokatuan

Guaixe 2021ko mar. 22a, 11:45

Erregional maila. 5. multzoa. 6. jardunaldia: Arrotxapea 2 – Altsasu 1

Altsasuk eta Arrotxapeak atzo El Iratin jokatutako partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeek aukera ederrak sortu zituzten, eta etxekoak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, baina Javierrek bana berdintzea lortu zuen eta atsedenaldira berdinketarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren partidan Arrotxapeak baloiaren jabetza izan zuen gehiago, baina ez zuen partida dominatzea lortu, eta Altsasuk mina egiten jarraitzen zuen. Bukaera aldera bigarren gola sartu zuen Arrotxapeak, eta nahiz eta Altsasu saiatu, hiru puntuak Arrotxapean geratu ziren. 

Bestalde, ostiralean atzeratutako partida jokatu zuen Altsasuk Gazte Berriak taldearen kontra, Antsoainen. Partida lehiatua izan zen eta Aitor Etxaurik 46. minutuan sartutako golari esker hiru puntuak Antsoainen geratu ziren. 

Gazte Berriak da erregional mailako 5. multzoko liderra (15 puntu) eta Altsasu 5. postuan dago (4 puntu). Datorren jardunaldiak Altsasuk 4 punturekin sailkapenean 7. postuan dagoen Doneztebe taldea hartuko du Dantzalekun, eta arerio zuzenen arteko partida zaila espero da.