Duatloia

Altsasuko Duatloiak utzitako irudiak

Maider Betelu Ganboa 2021ko mar. 22a, 14:00

Saltokiko Mikel Ibergallartu eta Inma Pereiro gailendu ziren larunbatean Ibarrea industrialdean Sakana Triatloi Taldeak antolatutako Altsasuko X. Duatloian. Sekulako maila izan zuen probak eta Mikel Astiz eta Sergio Garcia de Eulate sakandarrak 5. eta 8. postuan sailkatu ziren, Top-Tenean, duatloilari onenen parean

Hotz ikaragarria eta haizea izan ziren larunbateko protagonistak, baina Altsasuko X. Duatloia, aldi berean Nafarroako Txapelketa izan zena, oso arrakastatsua izan zen. Goi mailako kirolariak eta herrikoiak, guztiek sekulako maila eman zuten. Goizeko Nafar Kirol Jolasak eta arratsaldeko kadete eta junior proba eta erreleboak kontuan hartuta, 330 kirolari baino gehiago lehiatu ziren. Sakandarrak oso ongi aritu ziren. Gazteen mailan Hegoi Lakuntza altsasuarra bigarren sailkatu zen, erreleboetan Eneko Aramendia eta Joseba Galarza iturmendiarrak gailendu ziren eta proba absolutuan Mikel Astiz Nafarroako txapeldunordea izan zen, Miguel Seron txapeldunaren ondotik.