Etorkizuna birpentsatzeko liburuaren aurkezpena

Guaixe 2021ko mar. 25a, 12:43

Julen Bollain. Argazkia: EHU.

Ostiralean, 17:30ean, Iortia kultur gunean Julen Bollain, ekonomialaria eta oinarrizko erretan ikertzailea. Gonbidapenak Iortian jaso daitezke.

Etorkizunera begirada ekonomiko bat proposatzen du Hoy es mañana liburuak (2020, Editorial Milenio). Hamar idazlek idatzi dute liburua: Paula Fraga, Maria Gonzalez, Pablo MM, Julia Vergara-Alert, Lluis Nadal, Nuria Prieto, Rita Rakosnik, Andrea Belenchon, Paula Ericsson eta Julen Bollain. Azken hori, ekonomialaria eta oinarrizko erretan ikertzailea, Altsasun izanen da liburua aurkezten ostiralean. Nola egin diezaiekegu aurre XXI. mendeko erronkei ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik? Galdera horren inguruan hizketatuko da Bollain. 

COVID-19ren pandemiaren ondorio suntsitzaileen argitan, “historia premiaz berrikustearen eta munduari apaltasun, zuhurtzia eta zuzentasun handiagoz begiratzea” du hizpide liburuak. Egiten dituen galderak, besteak beste, dira: nola jar ditzakegu pertsonak politika ekonomikoen erdigunean? Zeintzuk dira desparekotasunak areagotzearen arrazoiak? Hainbat diziplina eta errealitateetatik datozen hamar gazteren proposamen “eraldatzaileei esker, liburuak hainbat tresna eskaintzen ditu pandemia ondorengo aro berria denon artean pentsatzeko. Kontua ez da absolutuetara edo egia unibertsaletara iristea, baizik eta guztion artean pentsatzea zer-nolako mundua eraiki nahi dugun”.