Kalitatezko osasun zerbitzuaren alde

Guaixe 2021ko mar. 29a, 10:12

Sinadura bilketako mahaia.

Sinadura bilketak segitzen du, norbanakoen eta azokan jarritako mahaien bidez.

Altsasuko oinarrizko osasun eskualdean behar bezalako osasun arreta eskatzeko sinadurak biltzen ari diraazken bi astetan. Norbanakoak ari dira horretan. Eta asteazkenean azokan jartzen dira, Zumalakarregi plazan eta Iortia kultur gunearen ondoan, eguerditik aurrrera. Beharrezko giza baliabideak eskatzearekin batera, mediku eta erizainek lan karga txikiagoa izatea aldarrikatzen ari dira. Sinadura bilketa despeditzean, jasotako babes guztiak Osasunbidean eta Osasun Etxean aurkeztuko dituzte. Bestalde, asteazkenean, osasun etxe parean kontzentrazioa eginen da Nafarroako Osasun Plataformak deituta. Deialdiak Osasun etxea zaindu leloa du.