Arkitektura

"Herriguneetan etxebizitza bakarren eskaera handia eta jarraitua da"

Eraikuntza gehigarria 2021ko mar. 30a, 11:01

ARQYME arkitekturak edozein motako proiektuak egiten ditu. 

Arkitektoak herritarren lehentasunetara eta nahietara egokitzen dira.

Zer lan mota sartzen zaizkizue orokorrean?
Eraikin mota ezberdinetarako proiektuak prestatzen ditugu, dela obra berria dela errehabilitazioa. Inguratzaileak hobetzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko proiektuak egiten ditugu eta kasu bakoitzarekiko dagozkion dirulaguntzen kudeaketa. Proiektuak ingurune industrialean, tokiko administrazioetan eta bizitokien eraikuntzetan garatzen ditugu.

2020 urtetik ona sartu diren lanen artean alderik bai?
Konfinamenduan sartu ginenetik, herriguneetan etxebizitza bakarren eskaera handia eta jarraitua da. Altsasuk ia ez du mota horretako zorurik eta jende askok ezin du bere nahia edo ametsa bete eta guk horren ondorioz ezin dugu horrelako etxebizitza proiekturik garatu.

Zeintzuk dira herritarrek dituzten lehentasunak gaur egun?
Bizitokien eraikuntzetan eskatutako guztia bete ondoren, ia kontsumorik gabeko etxebizitza bat lortzea, erosotasun handienarekin eta ahal den energia aurrezki handienarekin. Bezeroak eskatu gabe ere hau eskaintzen zaio. Administrazio eta komertzial proiektuetan, aurreko guztiak du lehentasuna, baita funtzionalitateak eta itxurak ere.

Etorkizunerako erronkak arkitekturari dagokionez?
Bezeroaren eskaerari aurreratzea, irtenbide orekatu eta inklusiboak lortze aldera. Gizarte aldakor batek eska ditzakeen ingurune eta etxebizitza ezberdinak diseinatu. Naturak eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetxatu ingurune jasangarriak lortzeko.