Saskibaloia

CBASK-Jatorman da lider berria

Guaixe 2021ko api. 7a, 09:30

Autonomia Arteko 2. Mailan CBASK-Jatormanek 61 eta 49 irabazi zion Valle de Egües taldeari

Berri oso onak datoz saskibaloitik. Autonomia Arteko 2. Mailako 21. jardunaldian CBASK-Jatorman taldeak Valle de Egües hartu zuen Zelandin. Sailkapen orokorrean bigarrena zen talde altsasuarra, Avia Zizur Ardoi taldearekin puntutara berdinduta, eta lidergoa jokoan zuten bi taldeek. CBASK-Jatormanek sekulako partida egin zuen eta 61 eta 49 irabazi zion Valle de Egüesi, 12 punturen aldearekin. Avia Zizurrek, aldiz, galdu egin zuen eta, hortaz, CBASK-Jatorman dugu Autonomia Arteko 2. Mailako lider (26 puntu), Humiclima, San Cernin, Avia Zizur Ardoi eta San Ignaciori 2 puntu aterata. 

Asteburuan txapelketako 22. jardunaldia jokatuko da. Atzera ere Valle de Egües taldea izanen du aurkari talde altsasuarrak, baina kasu honetan partida larunbatean, apirilaren 10ean, 18:00etan jokatuko da, Eguesibarren. 

2. maila autonomikoan CBASK-ek liderra aurkari
Nafarroako 2. maila autonomikoko 2. senior mailan 7. jardunaldia jokatu zen eta CBASK-Ifuel taldeak garaipen polita lortu zuen Gazte Berriak liderraren kontra (49 eta 56). Hala ere sailkapenean lider jarraitzen du Gazte Berriak taldeak (12 puntu) eta CBASK-Ifuel taldea 6. postuan dago (4 puntu). Apirilaren 10ean atzera ere Gazte Berriak liderraren kontra jokatuko du Altsasuko taldeak, 16:00etan, Zelandin.