Futbola

Altsasuk garaipen polita lortu zuen Gazte Berriak taldearen kontra

Guaixe 2021ko api. 12a, 12:00
Adur Kanpo lehen penaltia gelditzen. Bi penalti gelditu zituen Altsasuko atezain lakuntzarrak.

Erregional maila. 5. multzoa. 10. jardunaldia: Altsasu 2 – Gazte Berriak 1

Erregional mailan dabilen Altsasuk 2 eta 1 irabazi zion Antsoaingo Gazte Berriak liderrari Dantzalekun jokatutako partida oso borrokatuan. Lehen zatian parez pare ibili ziren bi taldeak eta biek aukera politak sortu zituzten. Altsasu izan zen markagailuan aurreratu zena, Javik sartutako golari esker. Bigarren zatian Gazte Berriakek jokoaren kontrola hartu zuen eta berdintzea lortu zuen. Altsasu kontraerasoan saiatu zen eta, azkenean, horrela iritsi zen 76. minutuan Imanolek sartutako gola, garaipenarena. Nabarmentzekoa da ere Altsasuko atezaina, Adur Kanpo, partidako protagonista izan zela, bi penalti gelditu baitzituen. Guztiari esker, 3 puntuak Altsasun geratu ziren.

Gazte Berriak taldeak jarraitzen du erregional mailako lider, 21 punturekin. Altsasu 5. postuan dago (13 puntu) eta datorren jardunaldian atseden hartzea dagokio.