Udalak garapenerako lankidetzarako laguntzen deialdia egin du

Guaixe 2021ko api. 20a, 13:15

Altsasuko udaletxea.

Eskabideak udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu daitezke maiatzaren 10era arte.

Urtero moduan, Altsasuko Udalak nazioarteko lankidetza-programak edo garapenerako laguntzak bultzatzeko dirulaguntza deialdia egin du. Horiek bultzatzeaz aparte, Altsasuko Udalaren asmoa da atzerrian garatuko diren proiektu horien bidez herritarrak sentsibilizatzeko zereginak egitea eta Altsasuko komunitateak eta elkarteek proiektuan parte hartzea sustatzen duten jarduerak izatea. Aurten deialdi horretarako udalak 6.000 euro bideratuko ditu. Interesa dutenek eskabideak Altsasuko Udaleko erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dituzte maiatzaren 10a baino lehen.