Liburuaren astea antolatu dute Altsasun

Guaixe 2021ko api. 16a, 11:28
Altsasuko liburutegia. ARTXIBOA

Liburuaren egunaren harira, apirilaren 19tik, astlehenetik, hilaren 28ra arte, 'Liburuaren astea' antolatu du Altsasuko Liburutegiak. Programazioa 'Liburu bat egingo dut' Nafarroako Gobernuak antolatutako haurrendako tailerrarekin hasiko da

Apirilaren 23 Liburuaren eguna da, eta horren harira Altsasuko liburutegiak Liburuaren astea antolatu du astelehenetik, apirilaren 19tik, apirilaren 28ra arte. Programazioaren barruan haurrendako tailerrak, hitzaldiak eta liburuen aurkezpenak izanen dira. Ekimen guztiak Mugak hausten leloarekin bat egin dute, eta, besteak beste, liburuak eta literatura "desberdintasunak murrizteko" eta "bakea, justizia eta instituzio sendoak" lortzeko tresna izan daitezkela erakutsiko dute. 

Altsasuko Liburuaren astea astelehenean hasiko da Nafarroako Gobernuak Nafarroako Liburutegiaren 150. urteurrenaren harira eta Liburutegien Sarearen 75 . urteurrenaren harira antolatutako Liburu bat egingo dut tailerrarekin. Astelehenean, apirilaren 19an, 17:30ean, Iortia kultur gunean izanen da, gaztelaniaz. Euskarazko saioa apirilaren 22an, osteguna, 17:30ean, izanen da leku berea. Izena ematea liburutegian egin behar da. 

Liburuaren astea

Apirilak 19, astelehena

  • 17:30
    Voy a hacer un libro haurrendako tailerra

Apirilak 22, osteguna

  • 17:30
    Liburu bat egingo dut haurrendako tailerra

Apirilak 26, astelehena

  • 18:00
    ¿Por qué no nos dejáis entrar? Mari Romeroren liburuaren aurkezpena idazlearekin

Apirilak 27, asteartea

  • 17:30
    Manolita Thundersekin tailerra. Lehen hezkuntzako haurrendako

Apirilak 28, asteazkena

  • 18:00
    Patxi Zubizarreta idazlearen Tinta gorri, tinta urdin. Mugak puskatzeko literatura hitzaldia