Saskibaloia

CBASK-Jatormanek Valle de Egüesi irabazi dio atzeratutako partidan

Guaixe 2021ko api. 20a, 12:45

Argazkia: CBASK.

Autonomia Arteko 2. Mailan CBASK-Jatormanek 63 eta 68 irabazi zion Valle de Egüesi

Autonomia Arteko 2. Mailan 23. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Altsasuko CBASK-Jatormanek eta Avia Zizur taldeak jardunaldia aurreratu zuten, martxoan jokatu zuten partida hori, eta Zizurko taldeak 74 eta 60 irabazi zion Altsasuko taldeari. Partida horren ordez, aurreko astean jokatu beharreko 22. jardunaldiko partida jokatu zuen CBASK-Jatormanek igande eguerdian Arangurenen, Valle de Egües taldearen kontra. Partida oso lehiatua izan zen eta parez pare ibili ziren bi taldeak, baina CBASK-ek ongi eutsi zuen, eta azkenean 5 tantoko aldearekin irabazi zion Valle de Egüesi, 63 eta 68. 

Sailkapenean Humiclima talde ada liderra, San Cernin eta CBASK-Jatormanen aurretik, hirurak 28 punturekin. Beraz, liga zabal zabalik dago. Asteburuan 24. jardunaldia jokatuko da eta CBASK-Jatorman taldeak Avia Zizur Ardoi taldea hartuko du larunbatean, 18:00etan, Zelandi kiroldegian. Ea zaleen babesa lagun, talde altsasuarra gailentzen den eta goiko postuetan jarraitzen duen. 

2. maila autonomikoan CBASK-ek partida atzeratu
Nafarroako 2. maila autonomikoko 2. senior mailan 9. jardunaldia jokatu da. CBASK-Ifuel taldeak Navarro Villoslada taldearekin jokatu beharra zuen, baina partida atzeratu dute. Momentuz, Gazte Berriak taldea da txapelketako liderra (12 puntu), eta CBASK-Ifuel 7. postuan dago (4 puntu). Asteburu honetan 10. jardunaldia dago jokoan eta talde altsasuarrak Navarro Villosladaren kontra jokatuko du, larunbatean, 16:00etan, Ermitagaña kiroldegian. 

Emakumezkoen junior maila
Emakumezkoen junior mailako 1. mailan dabilen CBASK-Albeniz taldeak Burlata A taldea hartu zuen larunbat arratsaldean Altsasun. Burlatako neskak gailendu ziren, 43 eta 59 irabazita.