Iortia antzerki tailerraren lana larunbatean

Guaixe 2021ko api. 22a, 13:03
Iortia antzerki tailerreko kideak atzoko entseguan.

Iortia antzerki taldeak 'Flores para ser vistas' antzezlana eginen du apirilaren 24an, 19:30ean, kultur gunean. Egoerara egokituko lana da

Beste urte batez, Altsasuko antzerki tailerrak antzezlana mustuko du etzi, larunbata, 19:30ean, Iortia kultur gunean. Flores para ser vistas antzezlana taularatuko dute, tailerrak urritik sortu eta landu duen lana. Hortaz, aurten pandemiara egokitu dira, eta esketxez osatutako antzezlana sortu dute. Pertsonaiak bikoteka elkar ezagutzen dute, eta momentu horretan konexioak sortzen dira. 

Bihar, ostirala, Iortia antzerki taldearen inguruko erreportajea Guaixe Astekarian.