Etxebizitzari buruzko inkesta eginen dute

Guaixe 2021ko api. 28a, 11:31
Etxebizitza blokeak.

Nafarroako Estatistika Institutua izanen da Altsasun eginen duena.

Bando bidez Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Nafarroako Estatistika Institutuak Etxeetako Gastuen Inkesta eginen du Altsasun. Udaletik adierazi dutenez, “familien parte hartzea inkestan oso garrantzitsua da, Nafarroako errealitatea gehiago hurbiltzeko eta etxeetako gastuen jarraipenetik abiatuta gizarte eta ekonomia politikak planifikatu ahal izateko”. Udaletik jakinarazi dutenez, behar bezala akreditatuta egonen dira institutuko langileak. Gainera, aldez aurretik hitzordua eskatuko dute hautatutako etxebizitzetara joateko.