Dantzalekuko igerilekuetako lanak hasi dira

Guaixe 2020ko aza. 27a, 11:41
Langileak Dantzalekuko igerilekuak berritzeko lanean.

Pool Time SLU enpresa ari da 118.643 euroko aurrekontua duten lanak egiten.

Altsasuko Dantzalekuko igerilekuetako lanak hasi dira. Besteak beste, igerileku handiko kanalizazioak hobetuko dira eta estaldura berrituko da, makina gela berria eginen da eta igerileku txikia berrituko da. Lanak Pool Time SLU enpresa ari da egiten eta 118.643,97 euroko (BEZ kanpo) aurrekontua dute. Asmoa da igerilekuko lanak heldu den udarako erabilgarri egotea.