Futbola

Altsasuk ez zuen punturik ekarri Lezkairuko Sototik

Maider Betelu Ganboa 2021ko api. 26a, 12:40
Argazkia: Altsasu Kirol Elkartea.

Erregional maila. 5. multzoa. 12. jardunaldia: Liceo Monjardin 4 – Altsasu 0

Altsasu Liceo Monjardin taldearen kontra aritu zen atzo Lezkairuko Sotoan. Bosgarren minuturako aurreratu ziren Liceokoak, baina Altsasuk ongi jokatu zuen eta lehen zatian Lezkairukoen erasoei ongi egin zien aurre. Bigarren zatian Altsasuk erasoan jarraitu zuen baina ez zuen aparteko arriskurik sortu. Bi kontraerasoei esker bi gol sartu zituen Liceok, eta laugarrena penaltiz sartu zuten. Eta 4 eta 0 galduta itzuli zen Altsasu Lezkairutik. 

Erregional mailako 5. multzerora Gazte Berriak da (24 puntu. Altsasu 6. postuan dago (13 puntu). Datorren jardunaldian Altsasuk sailkapenean 4. den eta arerio zuzena den Berriozar hartuko du, Dantzalekun.