Udalak zortzi langabetu kontratatuko ditu

Guaixe 2021ko mai. 5a, 09:28

Altsasuko herriaren etxea. Artxiboa.

Izen ematea maiatzaren 21a  baino lehen egin beharko dute Altsasuko Enplegu Bulegoan.

Altsasuko Udalak 8 pertsona langabe kontratatuko ditu, 6 hilabetetarako, lanaldi osoan. Udalak kontratatuko dituen bost pertsona Obra eta Zerbitzuen Brigadan peoi gisa lanean ariko dira. Lanpostu horietarako hautagaiek, baldintza orokorrez aparte, Ikasketa Ziurtagiria edo baliokidea izan behar dute, gainera, Errenta Bermatuaren jasotzailea izan behar dute. E mailako kategoria izanen dute. Beste hiru lanpostuak lorezaintzan aritzeko dira. Haietan aritu nahi dutenek, baldintza orokorrez aparte, Oinarrizko Heziketa Orokorreko titulua edo baliokidea eta gidabaimena izan beharko dute. D mailako lanpostua izanen da haiena.