Ezkila errepikak gaur bueltatuko dira

Guaixe 2021ko mai. 3a, 09:25
Altsasuko ezkila dorrean errepika jotzen.

Gaurtik irailaren 14ra arte, eguerdiro, entzunen dira.

Ohiturari jarraituz, maiatzeko gurutzetik iraileko gurutzera ezkila errepikak entzunen dira Altsasun. Beraz, gaur, 12:00etan da hitzordua ezkilekin. Aurrenekoa beti bereziagoa da eta kanpaia dorrera igotzen diren errepikari guztiek parte hartzen dute, 15 edo 20 minutuko ezkila kontzertua eskainiz. Gainontzeko egunetan motzagoak izaten dira errepikak. 

Ezkila errepikak XX. mendeko 70eko hamarkada hasieran berreskuratu ziren. Gurutzetik gurtzerako 134 egunez aparte, garai batean beste bi egunetan ere errepikak jotzen zituzten altsasuarrek: Urteberri-egunean, 20:00etan, Gure Etxea eraikinean auzatea zegoen bitartean, eta Santa Ageda bezperan jotzen zen, otsailaren 4an. Kintoak mezatik atera ondoren herrian barnako kalejira egiten zen bitartean jotzen zen errepika. 

Erlazionatuak