Duatloia

Hegoi Lakuntzaren Saltoki, Espainiako Taldekako Duatloi Talentu Ligako txapeldunordea

Guaixe 2021ko mai. 5a, 12:00

Saltoki Trikideak taldea Alcobendasen jokatutako Espainiako Taldekako Duatloi Erlojupekoko Txapelketako talderik onena izan da kategoria guztiak kontuan izanda

Asteburuan Espainiako Taldekako Duatloi Erlojupeko Txapelketak jokatu dira Alcobendasen. Saltoki Trikideak taldeak sekulako lana egin zuen txapelketako talderik onena izan zen. Gizonezkoen Erlojupekoan Saltoki Trikideak taldea gailendu zen, emakumezkoetan Saltoki Trikideak taldeko emakumeak Erlojupekoko txapeldunordeak izan ziren, eta igandean jokatutako erreleboen proban emakumezkoek zilarrezko domina lortu zuten eta gizonezkoak bosgarren sailkatu ziren. 

Aldi berean, kategoria txikikoen Espainiako Taldekako Duatloi Talentu Ligako jardunaldiak jokatu ziren, eta Saltokiko taldeak aurrean egon ziren. Hegoi Lakuntza Zelaia altsasuarra gizonezkoen Saltoki taldearekin aritu zen eta erlojupekoko proban bigarrenak izan ziren.