Hamabostaldi solidarioa antolatu dute Altsasun

Guaixe 2021ko api. 30a, 10:48
Sakana Harrera Haranaren bandera Altsasuko udaletxean. ARTXIBOA

Bihar, maiatzaren 1ean, hasiko da Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Tarima Beltza antzerki taldeak antolatutako migratu eta errefuxiatuei "ongi etorria" emateko antolatutako ekimenak

Errefuxiatuen kanpamenduetan bizi duten egoera "tamalgarria" erakusteko asmoz Ongi-etorri hamabostaldi solidarioa antolatu dute Sakanako Mankomuntiatearen Anitzartean eta Kulturartekotasun zerbitzuak, Sakana Harrera Harana eta Tarima Beltza antzerki taldeak, Zaporeak proiektuaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Ekimenak bihar, maiatzaren 1ean, hasiko dira eta 15era arte iraunen dute. Besteak beste, erakusketak, hitzaldiak, antzerki emanaldiak eta ekimen bereziak izanen dira. 

Egitaraua

  • Maiatzaren 1etik 15era
    Itsasartearen zabalenean 25 urte, 25 istori Fernando Garcia Arevalo argazkilariaren argazki erakusketa 
  • Maiatzak 5, asteazkena
    Fernando Garcia Arévalo argazkilariaren argazki erakusketaren inguruko hitzaldia
  • Maiatzak 12, asteazkena
    Zaporeak GKEren hitzaldia: gaur egun Greziako Lesbos irlan egiten ari diren lanaren berri
  • Maiatzak 15, larunbata
    • 10:00-14:00, Altsasuko Iortia zabalgunea
      Ongi-etorri sentsibilizazio ekimena
    • 19:30, Iortia kultur gunea
      A la derivaantzezlana Tarima Beltza antzerki taldearen eskutik. Irabaziak Zaporeak elkartearendako izanen da.