Lanpara txiki bat

Erkuden Ruiz Barroso 2021ko mai. 6a, 12:23

Patxi Zubizarreta Altsasun eskaini zuen hitzaldian.

'Tinta gorri, tinta urdin. Mugak puskatzeko literatura' hitzaldia eskaini zuen Patxi Zubizarretak. Literatura eta kultura "alaitasunez" eskaini behar dela dio idazleak, baita "barruko zerbait" dela ere. Gauzak kontatzeko "mugak puskatu" behar direla esan du

New Yorkeko bibliotekako zuzendariak esan zuen liburutegia katarroa zuen eraikin bat zela. Zahartu den eraikin bat, eta kultura alaitasunez eskaini behar dela. "Nik uste kultura alaitasunez eskaintzen dela, eta zerbait afrodisiakoa izan behar dela". Patxi Zubizarretaren ustez literaturak eta kulturak "bizitzari aurre egiteko izugarrizko tresnak eskaintzen dizkigu", baita borrokatzeko tresnak ere. Altsasuko liburutegiak Liburuaren egunaren harira antolatutako Liburuaren astea: Mugak hausten programaren barruan eskaini zuen asteazkenean Patxi Zubizarreta idazleak hitzaldia Iortia kultur gunean. Asmakizunen, ipuinen eta jokoen artean, literaturak mugak apurtzeko duen gaitasunak azaldu ditu.

Hans Christian Andersen idazlearen figura izan da hitzaldiaren haria. Danimarkarrak ipuin "ilunak" idazten zituen, besteak beste, ipar Europa herrialdeak ilunak direlako: "Eguna oso laburra da. Diotenez lanera joaten direnean lanpara txiki bat piztuta uzten dute, eta lanetik itzultzen direnean, ilun ilun dagoenean, argitasun hori ikusten dute". Argi horrekin konpainia sentitzen dute. Hori da Zubizarretaren ustez literatura: "Oso barruko zerbait. Konpainia egiten duen zerbait"

Ipuinak
Andersek ipuin asko entzuten omen zituen. Tartean Sherezaderenak, Ali Baba, Sinbad… Zubizarretak haietako asko itzuli ditu. Sherezaderen kasuan ipuinak jakiteak bizitza salbatu zion; literaturak lagundu zion. "Sultana, neska gazte batekin oheratu eta egunsentian hiltzen zuen. Baina Sherezadek 1001 gau iraun zituen". Zubizarretan aipatu duen Andersen beste ipuin Ipuinak Andersek ipuin asko entzuten omen zituen. Tartean Sherezaderenak, Ali Baba, Sinbad… Zubizarretak haietako asko itzuli ditu. Sherezaderen kasuan ipuinak jakiteak bizitza salbatu zion; literaturak lagundu zion. "Sultana, neska gazte batekin oheratu eta egunsentian hiltzen zuen. Baina Sherezadek 1001 gau iraun zituen". Zubizarretan aipatu duen Andersen beste ipuin

Altsasun zegoela, Zubizarretari Altsasura "kotxeak ikustera zetorren" lagun bat izan du presente: Joxe Arratibel ataundarra. Arratibelek etxean "kandelaren argipean" entzundako istorioak idatzi zituen. Ali Babaren itzulpena egiten ari zela Arratibelen Kontu zaharra "ezinbesteko" liburuan istorioaren bertsio euskalduna aurkitu zuen: "Ali Baba izan beharrean bi anai ziren eta Ábrete Sesamo esan beharrean Ábrete portas klis klas esaten zuten". Baina ipuin berdina da. "Joxek kontatutako ipuin bat Marrakechen edo Tunezen kontatuko ipuin baten berdinak dira". Mugek erakusten dute "berdinak garela". Unibertsaltasuna da.

Literaturan ahaztuak
"Anonimoa emakume izena da". Zubizarretak azaldu duenez, Ali Babarenean neskamea askoz garrantzitsuagoa da. Baina inork ez du bere izena oroitzen: Morgiana. Morgianari esker salbatzen da behin eta berriro Ali Baba. Baina literaturan, ez bakarrik literaturan, askotan gertatzen den bezala gizonak protagonismoa hartzen du, eta emakumeak bigarren plano anonimo batean geratzen dira.

Bi ardatz markatu ditu Zubizarretak: literatura eta memoria. Beroki gorria bere ipuina aipatu du. "Duela gutxi Gernikako bonbardaketaren urteurrena izan zen. Hainbat eta hainbat mutiko joan ziren Ingalaterrara, Mexikora… Hori ere tokatu izan zaigu; itsasontzietan joatea tokatu zaigu guri ere. Baina ez dugu gogoratzen". Ipuinetan "azukrea" oso garrantzitsua dela aipatu du, hau da, istorio positiboak eta alaiak. Baina "gatza" ere oso garrantzitsua dela esan du.

Mugak apurtuz
Generoak nahastu behar direla aipatu du Zubizarretak, "mugak apurtu", ez itxi poesiara, narratibara edo poesiara. "Amestutako" liburu bat sortzea "ederra" dela dio: "Niretzat idaztea da, eskuz, poliki-poliki, hainbat buelta eman ondoren". Ondoren, makinara pasatzea etorriko da, eta "gero dator zuzentzea". Zuzenketa bat eta beste bat, aipatu duenez. Marrazkilari baten lanak, adibidez, generoak apurtzen laguntzen du. Zubizarretak urrats bat gehiago eman zuen Urrezko giltza liburuarekin; bertan literatura, musika, ahozkotasuna eta arte plastikoak uztartu zituen.

Generoen mugak hautsi ez ezik, literaturak kulturaniztasuna bultzatu behar du: "Zerbait onuragarria da". Esaterako, Urrezko giltza liburuan hiru erlijio agertzen dira, eta hirurek protagonista berdinak dituzte: "Elkarren arteko tradizio ikaragarria dute". Horregatik, ipuineko pertsonaiak haien artean ipuinak eta kontakizunak elkarbanatzen dituzte. "Orain badirudi elkarren artean eraso behar dutela".

Liburu bat hainbat hizkuntzetan publikatzea ere mugak haustea da. "Beroki gorria gaztelaniaz dut, baina ez dut publikatzea lortzen. Ez zaie istorioa interesatzen. Disneyko istorio politak kontatu nahi dituzte". Azukrea eta gatza, biek behar dute literatura, errepikatu du Zubizarretak. Baina hizkuntzetatik haratago joan behar da ere, eta, esaterako, bere liburu bat braile lengoaian publikatu du.

Erne
"Nik ez diet esango haurrei edo gazteei gehiago irakurri behar dutela. Neurrian irakurri behar da. Baina erne egon behar dugu". Gaur egun dena oso azkar doa, eta gauzetan arreta jartzeko aukera ez duela aipatu du Zubizarretak. "Hitzak hain gastatuta daude beste modu bat bilatu behar dugula gauzak esateko". Literaturak eta kulturak formula behar dutela dio. "Ez gara konturatzen begi bistan dauden gauzez. Literaturaren lana da besteen lekuan jartzea, eta mugak haustea: formula berriak, genero eta diziplina artekoak".