Itsasartearen 25 istorio

Guaixe 2021ko mai. 4a, 12:37
Fernando García Arévalo argazkilaria erakusketan.

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatu duen Migratuak eta errefuxiatuak ongi etorri hamabostaldi solidarioa Fernando García Arévaloren argazkien erakusketarekin hasi da. Bihar, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du

Duela 25 urte hartu zuen Fernando García Arévalok Cadizko hondartzara iritsitako migranteak zeramatzan txalupa baten lehenengo argazkia. Ordutik, Gibratalgo itsasarteko istorioak jasotzera bideratu du bere ibilbide profesionala. Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak antolatutako Migranteak eta errefuxiatuak ongi etorri Sakanara hamabostaldi solidarioaren barruan, Garcíaren Gibraltargo itsasartearen zabalenean, 25 urte, 25 istorio erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Maiatzaren 15era arte zabalik egonen da, eta irekita dagoen bitartean argazkilaria bertan egonen da. Gainera, bihar, maiatzak 5, asteazkena, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du aretoan bertan. Bere lana liburu batean jaso zuen ere. 

Fernando García Arévalori elkarrizketa ostiralean Guaixe Astekarian. 

Erlazionatuak