Saskibaloia

CBASK-Jatormanek postu bat egin du behera

Guaixe 2021ko mai. 6a, 11:26

Autonomia Arteko 2. Mailako 25. jardunaldian CBASK-Jatorman 6. postura jaitsi da

Autonomia Arteko 2. Mailan 25. jardunaldia jokatu zen asteburuan. CBASK-Jatorman eta San Ignacio taldeen arteko partida hau aurretik jokatu zen, martxoan, eta talde altsasuarrak 53 eta 79 galdu zuen. Sailkapen orokorrean San Cernin da liderra (36 puntu) eta CBASK-Jatorman 6. postura jaitsi da (28 puntu). Asteburuan 26. jardunaldia dago jokoan eta Altsasuko taldeak eta San Ignaciok jokatu beharreko jardunaldi hau otsailean jokatu zuten (San Ignaciok irabazi zuen, 91 eta 80). 

2. maila autonomikoan CBASK-Ifuelen garaipena
Nafarroako 2. maila autonomikoko 2. senior mailan 11. jardunaldia jokatu zen. CBASK-Ifuel taldea Mendillorri Egüesen kontra aritu zen, eta Iruñerritik garaipen polita ekarri zuten talde altsasuarrak, CBASK-Ifuelek Mendillorri Egüesi 10 puntutik gorako aldearekin irabazi baitzion, 45 eta 59. Sailkapen orokorrean Gazte Berriak da liderra (18 puntu) eta CBASK-Ifuel 6. postuan dago, 8 punturekin. Larunbatean CBASK-Ifuelek Mendillorri Egüesen kontra jokatuko du atzera ere, 16:00etan, Zelandin, kasu honetan bueltako jardunaldia izanen denean. 

Emakumezkoen junior mailako CBASK
Emakumezkoen junior mailako 1. mailan, 11. jardunaldia jokatu zen, eta CBASK-Albeniz taldeak porrot gogorra jaso zuen, Valle de Egüsen kontra 76 eta 39 galdu baitzuen. Sailkapenean Aranguren Mutilbasket taldeak jarraitzen du lider (18 puntu) eta CBASK-Albeniz 8. postuan dago, punturik gabe. Asteburuan 12. jardunaldia dago jokoan, eta CBASK-Albenizek Valle de Egües taldea hartuko du larunbatean, 18:00etan, Zelandin.