Alde Zaharreko Euskal Jaiak

Guaixe 2021ko mai. 6a, 16:53
Euskal festako ikurra.

AGAk astebururako egitaraua prestatu du, baina azken orduan larunbateko ekimenak bertan behar uztea erabaki du, Arrotxapean eginen den manifestazioan parte hartu ahal izateko. 

Altsasuko Gazte Asanbladak Alde Zaharreko Euskal jaiak direla eta, egitaraua prestatu du. Hura abiarazteko, Euskara eta klase sozialak hitzaldia izanen da gaztetxean ostegunea, 18:00etan. Ostiralean, maiatzaren 7an, pintxo poteoa egonen da gaztetxeko plazatxoan, 18:00etatik aurrera. Egitaraua larunbatean despeditu behar zen, eta Euskal Jaiak ospatzen denetik egin bezala, aitortza egin behar zion pertsona edo kolektiboren bati. Ondoren, Espartzu taldearen kontzeruta izan behar zen.

AGAk jakinarazi duenez, larunbateko egitaraua berta behera utzi du aurreko astean Arrotxapean atxilotutako hamar gazteekin elkartasunezko manifestazioa eginen delako Iruñeko auzoan. Manifestazioa bihar, maiatzaren 8, larunbata, 18:30ean izanen da Arrotxapeako plaza gorritik, eta Altsasutik joateko kotxe kedada antolatu dute 17:30ean, Foru plazan.