Ospak 126 kontrol zenbatu ditu

Guaixe 2021ko mai. 12a, 12:57

Osparen kartela eta jendea Erkuden kalean.

Urteko lehen hiru hilekoak Guardia Civilaren 87 kontrol eta Foruzaingoaren 39 zenbatu dituzte.

Errepresioaren kontrako Ospa mugimenduko kideek jakinarazi duenez, ilbeltzaren 1etik martxoaren 31ra arte Altsasun 126 kontrol zenbatu dituzte. Ospako kideen kontaketaren arabera urteko lehen hiruhileko kontrolen %69,04 (87) Guardia Civilak jarri zituen eta gainontzeko %30,95 (39) Foruzaingoak. Mugimenduko kideek jakinarazi dutenez, hiru hilabete horietan kontrol gehien  Iruñerako irteeran izan dira 47 (%37,3). Altsasuko kaleetan eta bestelako tokietan 42 kontrol (%33,33) zenbatu dituzte, Gasteizerako irteeran 25 (%19,84) eta Donostiarako irteeran 12 (%9,52). Errepresioaren kontrako mugimenduak joan den urtean 304 kontrol zenbatu zituen Altsasun eta 382 2019an.