Objektuen bidez oroimena laguntzen

Guaixe 2021eko maiatzaren 13a

Emakumezkoa eta Jose Joaquin Roldan mediku psikiatra. JOSEFINA ARREGI KLINIKA

Oroimena lantzeko garai bateko ojektuak jaso nahi ditu Josefina Arregi klinikak.

Josefina Arregi Klinika psikogeriatrikoaren Eguneko Zentroan oroitzapen-tailer bat prestatzen ari dira, eta haren bidez aspaldiko oroitzapenekin lan eginen dute. Klinikatik azaldu dutenez, “estimulazio kognitiboko teknika bat da, eta iraganeko esperientzien bizipen-oroitzapena erabiltzen du pertsona orainaldian orientatzeko”. Tailerra egin ahal izateko klinikak garai bateko objektuak behar dituela jakinarazi du, esaterako: jostailuak, jolasak, landako edo etxeko tresnak, apaingarriak, eta abar. “Etxean horrelako objekturen bat baduzu, helaraz iezaguzu Altsasuko gure zentrora”.