Gozamenez lehiaketako filmak, aukeran

Guaixe 2021ko mai. 10a, 09:02

Gozamenez film laburren lehiaketako aurreko edizio bbateko sari banaketa ekitaldia.

Gaur despeditzen da gogoko ikus-entzunezkoaren aldeko botoa emateko aukera izanen dute 12 eta 30 urte arteko altsasuarrek.

Gazteriari eta sexualitateari buruzko programa da Gozamenez, eta bere baitan Altsasun film laburren lehiaketa antolatu dute. Aurten Sakanako gazteek egindako lau ikus-entzunezko aurkeztu dira lehiaketara eta www.altsasu.eus webgunean daude ikusgai. Eta haren bidez ere gogoko film laburraren aldeko boto eman daiteke. Hori bai aukeraketa horretan 12 eta 30 urte arteko altsasuarrek besterik ezin dute parte hartu eta, beti ere, boto bakarra emanez. 

Behin bozketa epea gaur itxita, antolakuntzak ostiralean eginen du sari banaketa. Gozas sarien banaketa Intxostiapunta gaztegunean eginen da, 18:00etan. Maila bakoitzean sari bat banatuko da. Gainera, lehiaketatik kanpo film labur “sorpresa eta bitxia” ikusteko aukera izanen dute galara joaten direnek. Antolatzaileek aurrez aurreko sari banaketa antolatzen ari dira eta osasun neurriak bermatzeko aldez aurretik izena ematea eskatu dute, edukiera kontrolatzeko.