Pentsio duinen aldeko mugimenduari aitortza

Guaixe 2021ko mai. 17a, 09:01
Pentsio duinen aldarrikapena udaletxe parera eramanen dute gaur, 12:00etan.

Altsasuko Gazte Asanbladak makila emanez aitortu mugimenduaren jarduna.

Aurten 20 urte bete dira Altsasuko Gazte Asanblada (AGA) Alde Zaharreko euskal festa antolatzen hasi zela. Ordutik, Altsasuko Gazte Asanbladak urtero herritik eta herriarendako egindako lana aitortzen du, bai pertsonena baita erakundeena ere. Aurten AGAko kideek aitortza makila pentsio duinen aldeko mugimenduari eman zion. Haien ordezkariek hilarne 7an jaso zuten makila, asteleheneko Zumalakarregi plazako elkarretaratzean bildu ziren pertsona guztiei erakutsi zietena. “Gurekin gogoratzeagatik pozik” zeudela adierazi zuten. 

Bestalde, astelehen eguerdiro pentsio duinen aldeko kontzentrazioek segitzen dutela gogorarazi dute. Gaur udaletxe parean izanen da. Eta iragarri dutenez, hilaren 29an manifestazioa eginen dute Sakanan.