Musika eta Dantza Eskolako matrikulazio epea zabalik

Guaixe 2021ko mai. 18a, 12:56
Altsasuko musika eskolakoen kontzertua Iortia kultur gune parean. Argazkia: utzitakoa.

Izen ematea atzo zabaldu eta maiatzaren 26ra arte egonen da zabalik. 

Altsasuko Udalaren Musika eta Dantza Eskolak heldu den ikasturteko matrikulazioa astelehenean zabalduko du. Udal ikastetxeak honako eskaintza du: euskal dantza, 3 eta 6 urte artekoendako musika eta mugimendua eta 6 urtetik gorakoendako musika hizkuntza eta kantua, bateria, pianoa, akordeoia, trikitixa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, biolina, saxofoia, zeharkako txirula, klarinetea, tronboia, bonbardinoa, tronpeta, tuba, txistua, alboka eta gaita. Gainera, 16 urtetik gora dutenek musika hizkuntza eta instrumentua ikasteko aukera dute. Horretaz aparte, ikasleak instrumentu taldeetan parte hartzeko aukera dute. 

Dantza edo musika ikasketaren batean izena eman nahi dutenek www.altsasu.eus webgunearen bidez edo ikastetxeko idazkaritzan egin dezakete. Azken hori astelehenetik ostegunera 15:0etatik 20:00etara zabalik dago, eta ostiraletan 09:30etik 13:30era. Ikastetxetik jakinarazi dutenez, errentaren arabera ikasleek matrikulan beherapenak eskuratzeko aukera dute. Informazio gehiago nahi duenak musikaeskola@altsasu.net e-postara idatzi, 948 564 581 telefonora hots egin edo eskolaren webgunera jo dezake.