Udalak adinduen egoitzarako zerbitzu batzuk kontratatu nahi ditu

Guaixe 2021ko api. 19a, 13:41

Jende larriarendako Aita Barandiaran egoitza. Artxiboa.

Elikadura eta garbiketa zerbitzuak dira kontratatu nahi dituenak. Eskaerak hilaren 30eko gauerdira arte egin daitezke.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, Aita Barandiaran adinduen egoitzako elikadura eta garbiketa zerbitzuak eman nahi ditu. Kontratuaren lizitazio-aurrekontua 186.970,53 eurokoa da, BEZik gabe; horietatik 153.288,22 euro elikadura-zerbitzuari dagozkio (prezio osoaren %82), eta 33.682,31 euro, berriz, mantentze eta kristalen garbiketa zerbitzuari (prezio osoaren %18). Kontratuak urtebeteko iraupena izanen du, eta gehienez ere urtebeteko lau luzapen egin daitezke. Urtero, luzapena adostuko da bi aldeek aldez aurretik adostuta, kontratua iraungi baino gutxienez 2 hilabete lehenago.