Aterpetxeko sukalde eta jantoki zerbitzua kudeatzeko eskaintza

Guaixe 2021ko mai. 13a, 19:17

Otadiako Santo Kristo gazte aterpetxea.

Eskaintzak maiatzaren 21era arte egin daitezke.

Altsasuko Otadiako Santo Kristo gazte aterpetxea eta prestakuntzarako Baliabide Zentroa Nafarroako Gazteriaren Institutuarena da. Aterpetxeak jantoki zerbitzua eskaintzen du eta foru administrazioak haren sukalde eta jantokiaren aurtengo kudeaketa eman nahi du kontratu bidez. Aurretik egindako deialdia hutsik gelditu ondoren bigarren deialdia egin du eta enpresa hartzaileari 44.318,18 euro (BEZ kanpo) pagatuko dizkio. Kopuru hori lortzeko, kalkuluen arabera, 2021. urterako 2.500 pentsio oso fakturatuko dira. Mantenu osoaren gehieneko prezioa 19,50 eurokoa da (BEZa barne).