Arte erakundeek dirulaguntza eskaerak egin ditzakete dagoeneko

Guaixe 2021ko mai. 17a, 09:14
Altsasuko herriaren etxea. Artxiboa.

Maiatzaren 24ra arte aurkeztu ditzakete eskaerak.

Altsasuko Udalak herrian programa egonkorra garatzen duten entitate artistikoak bultzatzeko asmoz  dirulaguntza deialdia egin du, gehienez 15.000 eurorekin hornitu duena. Altsasuko Udalak dirulaguntzak ematerakoan kontuan izanen ditu: proiektu kopurua, proiektu haien ezaugarriak eta aurrekontua. Beren zenbatekoa proiektuan lortutako puntuazioarekiko zuzenki proportzionala izanen da, eta ez da inoiz izanen onartutako aurrekontuaren %80 baino handiagoa. 


Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak, besteak beste, dira: egoitza Altsasun egotea edo gehienbat herrian aritzea; irabazi asmorik ez izatea; erakundearen xedeak zuzeneko harremana izatea diru-laguntzaren helburuarekin; zergak eta Gizarte Segurantza diru-laguntza eskatzen den datan ordainduta izatea;  jarduera programa egonkorra garatzea, jende guztiari irekiak izatea eta Altsasun 4 emanaldi gutxienez egitea eta aurkeztutako proiektua ekonomikoki bideragarria izatea

Altsasuko Udalak emandako dirulaguntza honakoetara bideratu daiteke: erakundearen  funtzionamenduan eta Altsasun egindako jardueretan sortu diren gastuak ordaintzeko; prestakuntzarako barne ikastaroak; inbertsioak edo COVID-19 gaitzak eragindako gastu gehigarriengatik.